XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Alguztidunak egin zezakean mirari berezi baten bidez, Andre Mari bera, Ama ta Birjiña batean, izan al izatea.
196. Nola erakusten digu Andre Mari-k bere mendetasun oso-betea?Gabirel Goi-angeruari baietza ematerakoan,
Bere Biotz-barrengo apaltasuna ta mendetasuna ain argi adierazten dizkiguten itz oien bidez, osotoro jarri zan Andre Mari Alguztidunaren eskuetan, baita gogoz artu ere Jainkoaren Ama izateak berez zekarzion neke, lan eta ardurak.
Bat-batean,
Goi-diztira argitsu onen bidez, antxiñako Iragarleen Alaba onek, Andre Mari'k alegia, etorkizun-illunpeak urratu ta erdi-ikusi edo usnatu zuala, esan genezake, zenbat eta zenbat onespen onuragarrien iturburu izango zan Adan'en seme galduentzat, orduko bere mendetasuna...
Ene Ama Birjiña!
Milla bider bedeinkatua Zu emakume guztien artean!
Zuk Aingeruari eman zenion baietzak egin baitzituan egitekorik arrigarrienak...; zeru goiak lurreraño, esaterako, makurtu, ta lurra, ordea, zerugoietaraño jasota utzi!
197. Zein egunez gertatu zan Andre Mari'ren Iragarkundea ta Jainko Semearen Gizakundea?Epaillarren 25'garren egunez, noski, Eliz Amak egun ontantxe ospatzen baititu.